lunes, 4 de febrero de 2013

Audientzia nazionalaren sententziari erantzuna

Aurreko astean Audientzia Nazionalak kondenatutako Donostiar gazteek manifestazioa deitu dute Azaroak 6rako.

Larunbatean egin zuten agerraldia eta Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa Azaroak 6 17etan irtengo da Donostiako bulebarretik. EA, Aralar, Ezker Abertzale, Iratzarri, Gazte abertzaleak, Gazte Independentistak, CNT, LAB,… babesten dute deialdia.

Hau da prentsaurrrekoan irakurritako testua:

Lehenik eta behin animo eta besarkadarik beroena atzo burutu zen euskal gazteriaren kontrako operazioan atxilotutako gazte, hauen senitarteko eta lagun guztiei.
2007ko urriaren 30etik abenduaren 4ra bitarte, donostialdeako 26 gazte atxilotu gintuen polizia espainolak. 11 inkomunikatu gintuzten eta tratu txarrak jasan genituen. 13 espetxeratuak izan ginen eta ondoren fiantzapean kaleratuak. Atzoko atxilotuei bezela Segi gazte erakundeko kide izatea egozten ziguten, eta honengatik 8 urteko espetxe zigor eskaera egin ziguten.
Epaiketa, ekainaren 28tik uztailaren 8ra bitarte burutu zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Eta aste honetan bertan izan dugu sententziaren berri non 15 gazteri sei urteko espetxe zigorra ezarri digute eta 2 absolbituak izan gara.
Hala ere, eta atzo argi gelditu zen bezela, gurea ez da kasu isolatu bat. Azken urteotan ugariak izan dira Segiko kide izatearen akusaziopean atxilotuak izan diren gazteak, zeinak beraien artean bat duten amankomunean, egunen batean gure herria libre izatearen nahia eta horren alde lan egitea. Eta hemen eta orain azpimarratu nahi dugu horregatik eta horregatik bakarrik kartzelaratu dutela, kartzelatzen dutela eta kartzelaratuko dutela aurrerantzean ere. Guzti honengatik eta gure herrian bizi den gatazka politikoaren konponbidearen alde irekitzen ari den bide honetan beharrezkoa da eraso guzti hauei frenoa jartzea.
Sententzia kondenatorio bat diktaminatzeko frogen beharrik ez duen Audientzia nazionalean auzipetuak garen guztiok bizi dugun indefentsio egoerarekin bukatu behar delako.
Sententzia eta operazio politiko honen aurrean, gogora ekarri nahi dugu duela hilabete batzuk ehundik gorako esparru ezberdinetako eragilerekin batera kaleratu genuen adierazpena:
ETEN DITZAGUN ILEGALIZAZIOAK ETA DEBEKUAK.
PROIEKTU POLITIKO GUZTIEN ALDE.
Gure kontrako epaiketa, errepresio eta eraso testuinguru orokor batean kokatu behar dugu, proiektu politiko guztiak bideragarri egiten ez dituen errepresio testuinguru batean. Gazte independentisten lana eragozteko neurri bereziak erabiltzen dira Auzitegi Nazionalean:
Lehenik, proiektu politikoak eta lan politikoa kriminalizatu egiten da, erakunde politikoak legez kanpokoak deklaratuz. Kasu konkretu honetan Segi gazte� erakundea legez kanpo utziz. Horregatik, proiektu politiko guztiak askatasunez garatzeko eskubidea exigitzen dugu, baita independentziaren aldeko proiektu politikoa ere.
Bigarrenik, lan politikoa egiten duten pertsonak atxilotu eta inkomunikatu egiten dira, tortura eta tratu txarren bitartez autoinkulpazioak lortzeko asmoz. Horregatik, tortura arriskua saihesteko inkomunikazio-aldiak bertan behera uztea exigitzen dugu.
Hirugarrenik, atxilotuak auzipetu egiten dira egiten duten lan politikoa zigortzeko, eta bide batez independentziaren aldeko proiektu politikoa urratzeko asmoz. Horregatik, epaiketa politikoak bertan behera uztea exigitzen dugu, baita gure kontra irekitako auzia ere.
Egoera hone aurrean, eta aldarrikapen hauek eginez, Manifestazio bat deitzen dugu azaroaren 6an arratsaldeko 17:00etan Donostiako Boulevardetik Proiektu politiko guztien defentsan inkomunikaziorik ez! Epaiketa politikorik ez!  lemapean.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario