lunes, 4 de febrero de 2013

Atxikimendu kanpaina, manifestazioa eta kontzertua

Erredakzioa
2010/06/19
Zortzi urte arteko kartzela zigorra eskatzen diete auzipetutako 18 gazte donostiarri; epaiketa datorren 28an ospatuko da Audientzia Nazionalean.

 
2.000 bat lagun atera dira kalera gaur, larunbata, datorren 28an Donostian Audientzia Nazionalean ospatuko den 18 donostiarren kontrako epaiketaren aurka manifestatzeko eta proiektu politiko guztien defentsan. Auzipetuentzat zortzi urte arteko kartzela zigorra eskatu dute Segi legez kanpoko gazte-organizazioaren ustezko kide izateagatik.
Martxa, 17:30ean hasi da Gipuzkoako hiriburuko Boulevardetik "Proiektu politiko guztien defentsan, inkomunikaziorik ez! epaiketa politikorik ez!" lelopean. Pankarta, epaiketaren zain dauden auzipetuetako 18 lagunetako batzuek eraman dute eta Ezker Abertzalearen sostengua izan du, baita Alternatibarena, zenbait sindikaturena (LAB, HIRU eta ESK, besteak beste), eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua edo Lokarri bezalako eragilerena, beste batzuen artean.
Mobilizazioan zehar, besteak beste, Ino Galparsoro (EAE) Arrasateko alkatea ikusi ahal izan da, baita LABeko zenbait partaide ere. Gainera, "Independentzia", "Jarrai, Segi eta Haika aurrera!", "beraiei terroristen kontrako legea" aldarrikatu da, azken hau Ertzaintzako agenteei erreferentzia eginez, manifestazioaren martxa kontrolatu dutenak.
18:30ak aldera, bukatutzat eman da manifestazioa bertaratutakoen txalo zaparrada artean, Eusko Gudariak abestearekin. Aldez aurretik, epaituak izango diren gazteen bozeramaileak adierazi duenez, "epaiketa politiko" batez ari gara "testuinguru errepresibo eta euskal gazte independentisten kontrako etengabeko erasoa jasaten duena" eta "hartutako salbuespeneko neurriak". Audientzia Nazionalak gazte independentisten kontra aplikatutako neurriak izatea salatu ostean, "proiektu politiko guztiak askatasunez garatzeko eskubidea" erreklamatu du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario