miércoles, 13 de febrero de 2013

Larunbat goizean añorgatar asko elkartu ziren Peio Lamarka auzoko gazteari eta gainontzen auziperatuei babesa emateko prestatutako agerraldian.

Añorgako gazteek irakurri zuten oharra.
Oharra:

 Otsailaren 13an bilduko da Espainiako auzitegi gorena. Donostiako 15
 gazteei ezarritako sei urteko espetxe zigorra berretsiz gero,
 espetxeratuak izateko arriskuan egongo dira. Dakizuen moduan
 auziperatuen artean Añorgako lagun bat dugu.

 Añorgako gazteria beti egon da indar polizialen jo puntuan. Urteak
 joan, urteak etorri, horren adibide garbiak iristen zaizkigu. Azkena,
 Peio Lamarka laguna espetxeratze arriskuan dagoela da. Lan politikoa
 egiteagatik.

 Euskal Herri libre baten alde ezinbestekoa da aktibatua dagoen
 gazteria konprometitua. Gure errebeldia eta freskotasunak motor
 garrantzitsua izan behar dute gure proiektu politikoa aurrera
 ateratzeko garaian. Horren oso jakitun da espainiar estatua eta
 etengabe zapaldu nahi izan du euskal gazteria. Militantzia atxilotuz
 eta gazteen artean beldurra zabaltzeko asmoz.

 Baina ez dute lortu. Ilusio handiarekin, indarrak bilduta, gazte pila
 bat gaude ñanerako gogoz Euskal Herrian. Eta baita Añorgan ere.
 Azkenik, gure babesa eman nahi diegu añorgatarrok auziperatuei, batez
 ere Peiori. Zuekin gaude!

No hay comentarios:

Publicar un comentario