martes, 12 de febrero de 2013

Otsailak 13an konzentrazioa 19tan artzai onean

Otsailaren 13an Donostiako 15 gazte auziperatuen kontrako bista izango da Espainiar auzitegi gorenean. Gauzak nola diren, datetan koinzidentzi bitxia eman da oraingo honetan. Espainiar auzitegian bista egingo den eguna Torturaren kontrako nazioarteko eguna ere izango delako. Arrazoi hauengatik konzentrazioa burutuko da arratsaldeko 19tan Donostiako Artzai Onean.

Konzentrazio honetan gogora ekarri nahi da 15 gazte hauek kondenatuak izateko erabili diren argudio pisuzkoenak, bost egunez luzatutako inkomunikazioaldian, tortura, mehatxu zein presioen bidez lortutako inkulpazio zein autoinkulpazioak direla.

Honekin batera auziaren izaera politikoa salatuko da, eta euskal gazteriak libre eta legala izateko duen eskubidea aldarrikatuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario